Langabeziak behera egin du abuztutik irailera

Uxue Igarza Loiola 2022ko urr. 4a, 11:24

Abuztuan baino 90 langabe gutxiago egon dira irailean Debagoienean. Halere, herri guztietan joera ez da berdina izan; Arrasaten eta Elgetan, gora egin du langabeziak. Hego Euskal Herriko datuei dagokienez, Gizarte Segurantzako afiliatuen zenbatekoa hazi egin da.

Lanik gabe dauden biztanleak %8,18 ziren abuztuan eta %7,89 izan dira irailean. Horrek esan nahi du Debagoienean behera egin duela langabeziak. Bergaran, esaterako, ia 50 langabe gutxiago erregistratu dira.

Herria Iraileko langabeak
Abuztuko langabeak
Azken bi hilabeteetako aldea
Iraileko langabezia-tasa
Antzuola 72 84 -12 %6,64
Aramaio 9 11 -2 %1,29
Aretxabaleta 189 197 -8 %5,50
Arrasate 1.107 1.087 20 %10,90
Bergara 504 551 -47 %7,03
Elgeta 31 29 2 %5,22
Eskoriatza 164 185 -21 %8,20
Leintz Gatzaga 2 2 = %1,67
Oñati 346 368 -22 %6,39
GUZTIRA 2424 2.514 -90 %7,89

Hego Euskal Herriko egoera

EAEko eta Nafarroako joera ez da berdina izan. EAEn, bailaran bezala, behera egin du langabe kopuruak (abuztuan baino 2.078 gutxiago dira), baina Nafarroan 227 langabe gehiago zenbatu dira irailean (guztira, 31.188 nafar daude lanik gabe). EAEra itzulita, langabezia datuek diote duela hamalau urtetatik irailean erregistratu den zifrarik txikiena dela aurtengoa.

Bestetik, Gizarte Segurantzako afiliatuen zenbatekoak gora egin du Hego Euskal Herrian –bai EAEn eta bai Nafarroan–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak