Hiru ibilgailuren arteko istripu bat gertatu da arratsaldeko lauak aldera GI-627 errepidean, Aretxabaletako saihesbidean, eta, errepidea itxita egon da, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Emandako datuen arabera, anbulantzia bat eta suhiltzaileak bertaratu ziren ezbeharraren tokira, eta hiru zauritu eraman behar izan dituzte Arrasateko ospitalera.