Gizartea eraldatzen eginiko lana aitortu diote Garabide elkarteari

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko ira. 30a, 16:00

Elkarteko lehendakariak uste du "premiazkoa" dela era honetako sariketekin egitasmoen lana aitortzea

Gizartea eraldatzen duten nazioarteko pertsona eta erakundeen lana aitortzea du helburu Fair Saturday sariketak, eta, aurten, Garabide elkartearen lana nabarmendu dute, hala nola hizkuntza gutxituak biziberritzeko prozesuetan eginiko lanarengatik.

Bilboko Guggenheim museoan egin zuten sari banaketa astelehenean, eta Iñaki Martinez de Luna Garabideko lehendakaria joan zen. "Sari batek beti hauspotzen du animoa, eta hala izan da oraingoan ere. Saio osoaren planteamendua izan zen hunkigarria". Izan ere, Garabiderekin batera beste zortzi egitasmo ere saritu zituzten, guztiak "gizarte osasuntsuagoa" erdiesteko lanean aritzen direnak, Garabideko presidentearen hitzetan.

Besteak beste, Nuccio Ordine idazle eta filosofo italiarra, Herbehereetako Musicians Without Bordes erakundea eta Bilboko Pabellon 6 antzerki proiektua izan ziren sarituetako beste hiru. Eta, era horretan, Fair Saturday fundazioaren helburua da ekintza eredu berriak sustatzearen balioa nabarmentzea.

"Garrantzitsuak dira horrelako sariketak, halako proiektuetan murgilduta dauden pertsonek ez baitute, normalean, saririk jasotzen", adierazi du Martinez de Lunak. Haren arabera, boluntarioa da egin ohi den lana, eta, beraz, horrelako aitortzak, "premiazkoak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak