65 urtetik gorako pertsonek osatzen dute EAEko biztanleriaren ia laurdena

Uxue Igarza Loiola 2022ko ira. 30a, 11:24

1981etik 2021era bitartean, 40 urtetan, 2,5 aldiz biderkatu da 65 urte baino gehiago dituztenen biztanle kopurua. Halaber, 85 urtetik gorakoena ere nabarmen hazi zen; zehazki,  eta kopurua 5,3 aldiz biderkatu da.

Eustatek argitaratu dituen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleriaren %23a 65 urtetik gorako pertsonek osatzen dute. Europako herrialdeekin alderatuz proportzio altuena duen bigarrena da erkidegoa.

Datu hori ospitaleratzeen eta heriotza-kausen esparrura eraman du estatistika erakundeak.

2020an, 222.438 ospitaleratze erregistratu ziren EAEko erietxeetan eta erdia baino apur bat gehiago izan ziren 65 urtetik gorakoak. Horri lotuta, ospitalean igarotako gauei erreparatuta,  65 urtetik gorako pertsonen egonaldiak zenbateko osoaren % 57 izan ziren. "Adinekoak ospitaleratzeko kausa nagusiak zirkulazio- eta digestio-gaixotasunak izan ziren bi sexuetan, eta, ondoren, kanpo-kausak emakumeetan, eta tumoreak, gizonetan", zehaztu du Eustatek.

Heriotzei lotuta, 2021ean, 23.073 pertsona hil ziren, eta batez besteko adina 81 urtekoa izan zen.

Internet eta ingurumena ere aztergai

Beste zenbait alorren gaineko datuak ere argitaratu ditu Eustatek; adibidez, 65 urtetik gorakoek duten ingurumen-kontzientziaren eta Interneten erabileraren ingurukoak. %94k azaldu du kezkatuta dagoela ingurumenagatik eta ia guztiek erabili izan dute Internet noizbait.  

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak