2022/10/04 10:00

HAZILAN - Laneratze-proiektuaren AURKEZPEN SAIOA

HAZILAN - Laneratze-proiektuaren AURKEZPEN SAIOA
Debagoieneko Mankomunitatea, Arrasate

Gradua edo goi-mailako heziketa ziklo bat bukatu berri? Lehenengo lan-esperientzia bila zabiltza?

Goi-mailako ikasketak dituzu, eta zure ibilbide profesionala hortik bideratu nahi duzu?

20 eta 44 urte bitarte badituzu,  goi-mailako ikasketak ,  eta zure alorrean lana lortzeko zailtasunekin bazabiltza; Hazilan-ek laneratzeko behar duzun bultzada emango dizu.

2 fase ditu programak:

·         Aktibatu tailerra: zure gaitasunak identifikatu eta indartu, eta lana lortzeko behar dituzun baliabideak emango dizkizun tailer teoriko-praktikoa.

·         Praktikak: eskualdeko enpresetan lan-esperientzia.

SAIO INFORMATIBOA proiektua aurkeztu eta zalantzak argitzeko:

-          Eguna: urriak 4, asteartea

-          Ordua: 10:00etan.

-          Lekua: Debagoieneko Mankomunitatea (Nafarroa Etorbidea 17 – Arrasate).

-          Izen-ematea (aurkezpen jardunaldian)

 Kontuan hartu  beharreko beste data batzuk:

·         Izena emateko azken eguna: Urriak 14, ostirala.

·         Programaren hasiera: Azaroak 4, ostirala.

Informazio gehiago: hazilan@debagoiena.eus // 943 793090 // www.debagoiena.eus

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak