Fair Saturday sari berezia jasoko du Garabidek

Uxue Igarza Loiola 2022ko irailaren 26a

Gizartea eraldatzen duten nazioarteko pertsona eta erakundeen ekimenak aitortzen ditu Bilboko Fair Saturday sariketak. Bederatzi hautatu dituzte aurten, eta gaur sarituko dituzte Guggenheim museoan; tartean, Garabide elkarteak egindako lana.

Garabide elkarteak hizkuntza gutxituak biziberritzeko prozesuetan egin duen lana da sarituko dena. Izan ere, euskararen esperientziatik abiatuta, garapenerako lankidetzaren alorrean, hizkuntza gutxituen biziberritzea du ardatz elkarteak.

Gainera, gaur, hilak 26, Hizkuntzen Munduko Eguna da. "Ospakizunerako bi motibo izango ditugu aurten garabidetarrok", esan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak