Enpresako beste gidari batek egin du kontaketa. Arrasatetik irten zen autobusa, eta, Legazpin, Santikrutz kaleko geralekuan, auto batetik autobusa "traban" zegoela egin zion oihu pertsona batek gidariari. "Oso kale estua da eta geralekua ere bai; ez dago egokituta bidaiariak hartzeko", azaldu du. Autobusak bidaiariak hartu eta aurrera egin zuen, baina hurrengo geralekuan, Laubide auzoan, auto gidariak autobusaren aurrean gurutzatu zuen bere ibilgailua eta autobusera sartu zen: "Oihuka sartu zen, modu bortitzean, eta babesten gaituen trenkada kendu eta ukabilkada eman zion gidariari".
Langileak protesta egitea aztertzen ari dira: "Pandemian argi geratu da gure lana ezinbestekoa dela, baina, dirudienez, pertsona batzuk ez dira konturatzen egoeraz; ez dira konturatzen lanean ari garela".