Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ligako hirugarren jardunaldian hirugarren derbia jokatuko dute bailarako ordezkariek. Oraingoan, Aretxabaleta eta Bergara izango dira aurre aurre, San Migel jaiak tarteko, ezohiko ordutegian (zapatua, 11:00, Ibarra); ligan lehen garaipena eskuratu nahi dute bi taldeek, puntu bana dute eta.
Mondrak ere etxean jokatuko du zapatuan (16:30). Moreek ere puntu bat batu dute lehenengo bi jardunaldietan, eta oraindik esku hutsik dagoen Amaikak Baten bisita izango dute Matiasen mutilek. Oso ondo hasi direnak oñatiarrak dira. UDAren kontra irabazi egin zuten (1-2), eta joan den astean, Eztalan, 3-0 hartu zuten mendean Hernani. Punturik batu ez duen Beti Gazteren kontra jokatuko dute domekan, Lesakan (17:00). Kategoria bereko emakumezkoek etxean jokatuko dute. Gaur, egubakoitza, jokatuko du Leintz Arizmendik Beti Gazteren kontra (21:00, Mojategi) eta domekan Bergarak Urola hartuko du (18:00).