Ulma Miguel Altunaren enpresa laguntzaile izango da

Uxue Igarza Loiola 2022ko ira. 19a, 12:29

Ulmaren eta Miguel Altuna Lanbide Heziketaren arteko lankidetza hobetzeko, talentuaren kudeaketari lotutako hitzarmena sinatu dute bi eragileek. Ikasleen prestakuntza eta enplegagarritasuna hobetzea da asmoa.

Ulmak eta Miguel Altuna Bergarako Lanbide Heziketako zentroak sinatutako hitzarmenak zenbait konpromiso batzen ditu. Ulmak bere gain hartuko du ikasleei ordaindutako praktikak eta gradu-amaierako lanak errazteko erantzukizuna. "Prestakuntza-ikastaro espezializatuak emateko asmoa ere badago, baita ikasleek taldeko enpresen instalazioetara bisitak antolatzekoa ere" gehitu dute.

Bestetik, Miguel Altuna Heziketa Zentroak jardunaldi bateratuak antolatzeko eta Ulma taldeko enpresetara bisitak egiteko konpromisoa hartu du, besteak beste. "Taldeko enpresei buruzko informazioa erakutsiko dugu gure hedabideetan, eta, une egokian, Ulmak eskainitako praktikei, gradu-amaierako lanei edo master-amaierako lanei buruzko informazioa emango diegu ikasleei", dio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak