Domekan egingo dute aurtengo Besaide Oroitzapen Eguna

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko irailaren 14a

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko mugan, Besaiden, hildako mendizaleak oroitzeko eguna egingo dute domekan. Aurten, Elorriotik oinez igoko dira mendizale batzuk eta 11:00etan izango da oroimen ekitaldi zibila.

Euskal Mendizale Federazioaz gain, Elorrioko Udalak eta Erdella Mendizale Taldeak antolatu dute eguna aurten. Hala, 08:30ean Elorrioko plazatik irtengo dira oinez, Memaiatik, Besaiderantz. Ondoren, 10:30ean, txistulariak eta txalapartariak egongo dira eta 11:00etan egingo dute ekitaldi nagusia. Ostean, federazioko presidenteak hartuko du berba eta 11:00etan, dantzariak eta txistulariak izango dira. Azkenik, txosnan, jana eta edana jarriko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak