Azken plazak Lanbide Heziketan Debagoienean

Koldo Zubia Salas 2022ko ira. 14a, 11:54

Urriaren 14ra bitartean egongo da aukera Lanbide Heziketako zikloren batean izena emateko.

Oraindik zabalik dago Lanbide Heziketako erdi eta goi mailetako zikloetan parte hartzeko aukera –ezohiko fasea baliatuz–. Eskualdeko ikastetxe batzuek plaza libreak dituzte. Adibidez: fabrikazio mekanikoan, informatikan, galdaragintzan, mendekotasun egoeran dauden pertsonen arretan, ibilgailuen elektromekanikan, karrozerian, administrazioan, eraikuntza metalikoan, automozioan...

Bestetik, goi mailako Lanbide Heziketa bukatu ondorengo urtebeteko espezializazio ikastaroetan ere plaza libreak daude Miguel Altuna Lanbide Heziketan, eta oinarrizko Lanbide Heziketan ere badaude plazak.

Informazio gehigarria gura izanez gero, ikastetxearekin zuzenean harremanetan jar daiteke, eta www.fpdebagoienalh.eus webgunean ere ikusgai daude plaza libreak dituzten zikloak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak