Irailaren 17an eta 18an izango dira antolatutako bisitak eta ardatz hartzen dute XVI. mendea eta Loiolako Ignazio. Hona hemen hilabete honetako egitaraua herriz herri:
Oñati
XVI.mendeko erretaulak
- Irailaren 17an, 11:00etan, Turismo bulegotik abiatuta; hizkuntza: eskaeraren arabera. Iraupena: ordu bat
Ilunpeko altxorrak
- Irailaren 17an, 10:00etan, Arrikrutzeko kobetan; hizkuntza: euskaraz. Iraupena: ordu bat
- Irailak 18an, 10:00etan, Arrikrutzeko kobetan; hizkuntza: gazteleraz. Iraupena: ordu bat
Elgeta
Donejakue bideko Elgetako baselizak
- Irailaren 17an, 10:00etan, Madalenako ospitaletik abiatuta; hizkuntza: eskariaren arabera edo elebiduna. Iraupena: hiru ordu
Bergara
Bergara monumentala
- Irailaren 17an, 11:00etan, Laboratorium Museotik abiatuta; hizkuntza gaztelania. Iraupena: ordu bat
Arrasate
San Juan Bautista, eliza gotikoa
- Irailaren 17an, 11:00etan, herriko plazatik abiatuta; hizkuntza: euskaraz. Iraupena: ordu bat eta 15 minutu
- Irailaren 17an, 12:15etan, herriko plazatik abiatuta; hizkuntza: gaztelania. Iraupena: ordu bat eta 15 minutu
Arrasate, Ignaziotar lurraldea Vasco-Navarro bide berdearen ibilbidetik
- Irailaren 25ean, 09:00etan, tren-geltokitik abiatuta; hizkuntza: elebitan. Iraupena: hiru-lau ordu
Izen-ematea aldez aurretik
Doako ekintza hauetan parte hartu nahi izanez gero, aldez aurretik eskatu behar dira bisita gidatuak, eta erreserbatzeko azken eguna izango da bisitaren aurreko ostiraleko 12:00ak. Informazio gehiagorako edo erreserbatzeko idatzi infoturismo@debagoiena.eus mailera, deitu Turismo Debagoienera –943 79 64 63– edo sartu Turismo Debagoiena webgunean.