Baso-sute arriskua handia dela jakinarazi du Euskalmet agentziak Euskal Autonomi Erkidegoan, hegoaldeko haizearen indarragatik eta tenperatura altuengatik. Bestetik, 15:00etatik 22:00ak bitartean euria egingo duela iragarri du; zaparrada trumoitsuak izango dira, zenbait lekutan handiak –ordubetean 15 litro metro koadroko baino gehiago pila daitezke– haize bolada gogorrekin eta horregatik abisu horia ezarri dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.