Zahartzaroaren sektorean ekintzaile izan nahi dutenendako saioa datorren astean

Zuriñe Urruela Santidrian 2022ko ira. 13a, 09:09

Ekin Silver Economy programaren aurkezpen jardunaldia izango da irailaren 19an, astelehenean, 10:00etan Debagoieneko Mankomunitatean.

Ekin Silver Economy programa zahartzaroaren sektorean lan egin nahi dutenei zuzenduta dago, hain zuzen ere, negozio-ideia edo negozioa martxan jarri duten pertsonei. Sektore horretan ekintzailetzarako dauden aukerak bertatik bertara ezagutzen dituzten profesionalek aholkularitza zerbitzua eskainiko dute.

Programa SSI Taldearena da, Ilaurgi Lantzen eta Debagoieneko Mankomunitatearen partaidetzarekin.

Informazio gehiagorako eta izen-emateko deitu 695 790 560 zenbakira edo Grupo SSI Taldearen webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak