Txapelketako partidak 22 tantotara izango dira eta asko jota, 20 minutu iraungo dute. Izena ematen duen bikote kopuruaren arabera ezarriko dute ordutegia, baina aurreikuspenaren arabera, 08:30ak 09:00ak aldera hasiko dira partidak. Lehenengo, eskualdeko bikoteek haien arteko liga jolastuko dute, eta, ondoren, bikote irabazleak txapelketa mistoan jokatuko du.
Izena emateko aukera dagoeneko badago: 600 32 63 18 telefono zenbakira deituta edo frontenis.soraluze@gmail.com helbide elektronikora idatzita. 16 euro ordaindu beharko ditu bikote bakoitzak eta irailaren 10a aurretik eman behar da izena.
Ez da sari ekonomikorik egongo, bai, ordea, txapela, garaikurrak eta bestelako ohiko sariak.
Argibide gehiago behar izanez gero, Pilpilean.eus webgunera jo daiteke.