Bigarren urtez jarraian Mutrikuko Jabier Zubiaurrek eta Mendi-k irabazi dute txapela; hala, hilaren 25ean, Oñatiko Nazioarteko Artzain Txakur Txapelketan parte hartuko du. Jose Mari Bengoak, aldiz, Oñatirako txartela eskuratzeko aukera izango du, hilaren 17an Atxondon jokatuko den Euskal Herriko txapelketan.
Sailkapena
- Jabier Zubiaurre eta Mendi (337 puntu)
- Jose Mari Bengoa eta Eder (310 puntu)
- Aitor Tato eta Txato (251 puntu)
- Jose Mari Bengoa eta Zeu (137 puntu)
- Aitor Tato eta Nabar (136 puntu)
- Migel Arregi eta Goiz (117 puntu)
- Migel Arregi eta Lagun (29 puntu)
- Mikel Belasko eta Gau (27 puntu)