Lekeitioko lehen San Antolin Torneoa jokatu zen zapatuan. Leire Galeanok 18-11ko emaitzarekin irabazi zion Ainhoa Romerori. Orekatua eta berdindua izan zen hasiera, baina hamarnako berdinketaren ostean etorri zen aldea. Antzuolarrak errematerako gaitasunari esker bereganatu zuen markagailua.
Binakako partidan, Etxegarai eta Capellanek eskuratu zuten txapela Olatz Beitia eta Mendizabali 22-14 irabazita.
