Zapatu arratsaldean jokatu zen txapelketa Mojategin. Azken partiduan, Mondrak Bergarari 1-0 irabazita, txapelketa eskuratu zuen. "Liga hasteko astebete faltan, taldea itsura hartzen badabilela ikusten da, eta entrenatzaileak badaki jada taldea nola dagoen liga abiatzeko. Aspaldiko partez Arrasate Hiria txapelketa irabazi dugu. Bospasei urte herriko txapelketa irabazi gabe gindoazen, eta irabazia dugu, oso pozik gaude", azaldu du Xabier Etxeberria Mondrako presidenteak.
Ohorezko erregional mailako taldeek, liga datorren astean abiatuko dute.