Sekulako erakustaldia eskaini dute 23 urtez azpiko mailan Etxaniz - Eskuza eta Egiguren - Lizeaga pilotariek. Partidu gogorra izan da eta hasieratik Egiguren-Lizeaga tanto pare bat aurretik joan arren, bikain eutsi diote presioari Etxanizek eta Eskuzak. Hala, azken unera arte eutsita, partiduari buelta ematear izan dira 19na berdinduta.
Markagailua 19na eta etenaldia
Markagailua 18-19 zegoela, Etxanizek zorte txarreko pilotakada jaso du buruan, eta partidua geratu behar izan dute. Pilotari bergararra, baina bere onera etorri eta 19na tantoko partiduari jarraipena eman dio. Azkenean ezin izan du ordezkari debagoiendarrak final erdietarako txartela eskuratu. Ondo lehiatutako partidua 20-22an geratu da. Zaleek ondo merezitako txalo zaparradarekin agurtu dituzte lau pilotariak.