Abuztuan erregistratutako langabezia-tasa % 8,18koa izan da; uztailekoa baino puntu erdi handiagoa. Alde nabarmenena Arrasaten erregistratutakoa izan da, izan ere, aurreko hilabetean baino 60 lagun gehiago daude langabezian. Gainerako herrietan ere egoerak okerrera egin du; salbuespena izan dira herri txikienak: Aramaio eta Leintz Gatzagan berdin mantendu dira zenbatekoak eta Elgetan bi langabe gutxiago daude.
Hurrengo taulan daude herri guztietako datuak:
| Herria | Abuztuko langabeak | Langabeak guztira | Langabezia-tasa |
| Antzuola | +14 | 84 | %7,74 |
| Aramaio | = | 11 | %1,57 |
| Aretxabaleta | +19 | 197 | %5,73 |
| Arrasate | +60 | 1.087 | %10,70 |
| Bergara | +31 | 551 | %7,68 |
| Elgeta | -2 | 29 | %4,88 |
| Eskoriatza | +14 | 185 | %9,25 |
| Leintz Gatzaga | = | 2 | %1,67 |
| Oñati | +35 | 368 | %6,79 |
| GUZTIRA | +171 | 2.514 | %8,18 |