Hesolak jartzeko auzolana, Leintz Lotzen egitasmoak deituta

Imanol Beloki Unamuno 2022ko irailaren 1a

Gatz-bidean jartzeko hesolak margotzen aritu dira asteon.

Leintz Lotzen egitasmoko kideek auzolanerako dei egin dute, zapaturako. Eskoriatzako Urixon baserriaren bidegurutzean egin dute hitzordua, 09:30ean, eta bertan egunotan egin eta margotu dituzten hesolak sartzeko aprobetxatuko dute, Gatz-bideko zati batean, bertatik pasatzen denaren segurtasuna bermatzeko asmoz, eta eremua atontzeko helburuarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak