Txikiak txikitu; besteak iraun

Andoni Urbistondo 2022ko abu. 28a, 18:52

Remco Evenepoel-ek aurkari guztiak atzeratu ditu, eta lidergoa sendotu; Meintjes nagusitu da Les Praeres-en.

Remco Evenepoel da Vueltako txeriffa. Bera da indartsuena, eta askogatik. Korritu diren mendiko etapetan aurkari guztiak baino gehiago ibili da, eta sendo dago lidergoan: 1.12 Mas-i, ia bi minutu Roglic-i. Lehen astea pasa da, bi falta dira. Etzi Vueltako erlojupeko bakarra korrituko da, eta bertan gauza asko argituko dira. Batez ere Evenepoel-ek iraganean bakarkako lanean erakutsi duen indarra mantentzen ote duen. Hala bada, Vuelta erabakitzen has daiteke 

Mas, Roglic, Ayuso eta Carlos Rodriguez dira belgikarraren aurkariak. Mas-ek ondo ekin dio azken mendate gogorrari, baina bete egin da eta Ayusoren erritmo hobearen aurrean amore eman. Rodriguezek ere atzetik aurrera egin du, eta Mas-en ondoan helmugaratu. Hitz bereziak behar ditu Roglic-ek, azkar geratu baita atzean. Mas-ek minutu erdia sartu dio, eta esloveniarra hondoratu egingo zela zurudien. Guztiz kontrakoa gertatu da, ez zeukan tokitik indarra atera eta Mas eta Rodriguez-engandik dozena erdi segundora helmugaratuta.

Etapa garaipenerako jokoan, ihesaldian erabaki da, espero bezala. Aurrea hartu duen bederatzikoan Louis Meintjes hegoafrikarra nagusitu da. Wanty taldekoa ere atzetik aurrera, tenplearekin jokatuz, Praeres infernuak eskatzen zuen bezala. Bihar lehen atseden eguna, Vueltan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak