Matxinoen errebolta!

Andoni Urbistondo 2022ko abu. 25a, 18:45
@rtve.

Pico Janoko bukaerak eta eguraldi hezeak triskantza eragin dute tropelean; Evenepoel eta Mas izan dira onenak, minutua eman du Roglic-ek.

Dena Primoz Roglicen alde zegoela zirudien, Guardiako erakustaldiaren ostean, baina hara non matxinoak jaiki zaizkion Esloveniako hegalariari. Komeriak pasa ditu Roglic-ek Janon, Evenepoel eta Enric Mas-en erasoari ezin eutsi, eta minutua eman du helmugan. Erabakigarria zen gaurko testa berarentzat, Tourreko erorikotik nola osatu den jakiteko, bere sendotasuna aztertzeko, eta eguna libratu badu ere, ahuleziak ondoko otsoak hauspotuko ditu.

Remco gaztea, batez ere. Alaphilippe eta Masnada taldekideak erabili ditu oilarren hanka zuztarrak berotzeko, eta azkar egin du hanka Janon gora, Mas-ekin. Gainerako dozena erdi kilometro falta zirenean, hain zuzen ere. Roglic ezkutaririk gabe geratu da eta aurpegia eman behar izan du. Erne Juan Ayuso UAE taldeko gaztearekin, espainiarra izan baita indartsuena Evenepoel eta Masen ondoren. Kaltetuena, Carapaz. Asteburuko etapetan, Asturiasen ikusiko da, gaur ikusitakoa egun bateko kontua izan den, euriak eragindakoa, edo joera markatzen fuen.

Rtapa Jay Vine-ek irabazi du.  Alpecin taldeko australiarrak enbidoa bota die indartsuenei mokoka hasi aurretik, eta 15 segundoko errenta eskasarekin izan bada ere, garaipen handia lortu du lainopean Jano gainean. Bihar Leon aldean bukatuko da etapa, Cistiernan. Ihesaldirako aproposa oso, bide erdiko San Glorio mendatea etzan samarra baita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak