Debagoienak ere izango ditu ordezkariak aurtengo Donostia Zinemaldian

Iñigo Barrena 2022ko abu. 27a, 10:00

Asier Altuna bergararrak bere hurrengo proiektua izango den Karmele aurkeztuko du eta Maria Cruickshank oñatiarrak berriz, Black is Beltza filmaren bigarren atalean parte hartuko du.

Hamazazpi filmek –hamahiru film luzek eta lau film laburrek– osatzen dute Donostia Zinemaldiaren 70. edizioko euskal ekoizpenen guztizkoa, eta Sail Ofizialean, New Directorsen, Zabaltegi-Tabakaleran, Nesten, Zinemiran eta Euskal Zinemaren Galan eta EiTB Galan banatuta egongo dira.

Zinema-areto batean emango ez badira ere, Zinemaldian beste euskal ekoizpen batzuk ere egongo dira, proiektu-fasean dauden lanak, izango diren filmak, hain zuzen. Horrela, Helena Tabernaren Nosotros egitasmoa, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan; Karmele, Asier Altunarena, Una ballena, Pablo Hernando Esquisabelena, eta Baleazaleak, Baltasar Kormákurrena (izan ere, nazioarteko inbertitzaile eta talentu-ordezkarien eta tokiko ekoiztetxeen arteko lehen topaketan hartuko dute parte horiek, Spanish Screenings ekimenaren esparruan); eta Irati Gorostidik bere proiektua aurkeztuko du, Anekumen, Ikusmira Berriak egonaldi-programan industria zinematografikoko ordezkarien aurrean aurkeztua.

Maria Cruickshank oñatiarrak berriz, Black is Beltza II: Ainhoa filmean parte hartu du eta hau ere zinemaldiaren barruan proiektatuko da, belodromoan hain zuzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak