Mikel Iturriaren mozorroa jantzi du Marc Solerrek

Andoni Urbistondo 2022ko abu. 24a, 18:21

UAE taldeko kataluniarrak Ormaiztegiko zakurrarena egin du, 'harrapar y pasar': ihesaldian zihoazenak harrapatu, atzean utzi eta bakarrik helmugaratu da Bilbon, oso justu.

Ihesaldirako etapa aproposa zen Bilbokoa, eta hala erabaki da. Dozena pasa lagun abenturan murgilduta, arrakasta izan zezaketela jakitun. Ez du zorterik izan Mikel Iturriak, ez delako ihesaldian sartu. Urnietarrak ixa batekin zuen markatua gaurko etapa, baina beste batean beharko du. Etaparen bilakaerak, gutxienez, Iturriak 2019an Urdazubin lortu zuena ekarri digu gogora 

Garaileak, Marc Soler-ek, Iturriak hiru urte antzera lortu bezala erdietsi baitu bere bigarren etapa garaipena Vueltan. Ormaiztegiko zakurrarena egin du kataluniarrak: 'harrapar y pasar'. Alegia, jatorrizko ihesaldian sartu ez, eta tropeletik bakarrik hanka egin, aurretik zituenak harrapatzeko. Ondoren atzean utzi ditu denak Ganguren pikoan, eta agonia dosi latzarekin, bakarrik helmugaratzea lortu du Bilboko Etorbide Nagusian. Lau segundoko errenta baino ez du izan helmugan. Lidergoa ere aldatu da. Rudy Molard Groupama FDJ taldeko frantziarrak jantziko du bihar. Roglic eta Jumborentzar arazo bat gutxiago.

Bihar seigarren etapa: Bilbo-Pico del Jano, Kantabrian. 181 kilometro eta bukaera gaiztoa lehen mailako Collada de Brenes eta Pico del Jano igoerekin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak