Kaixo: Primoz naiz, Primoz Roglic

Andoni Urbistondo 2022ko abu. 23a, 18:11

Argazkia: EFE.

Esloveniarrak hanka batekin menderatu ditu aurkari guztiak Guardiako helmuga pikoan, eta zalantza oro uxatu.

Zalantzaren bat bazenu, edo norbaitek baleuka, aio, uxatu ditu denak Primoz Roglicek. Eta kolpe bakarrean. Nahikoa izan du Guardiako igoera pikoa, aurkari guztiak garaitu eta bere lesioa erabat gaindituta daukala erakusteko. Roglic ondo dago, Vuelta irabazi nahi du laugarrenez jarraian, eta aurkari guztiak aho bete hortz utzi ditu Arabar Errioxako bihotzean.

50 bat lagun helmugaratu dira elkarrekin, Herrerak ez baitu galbahe handiegirik eragin. Herreran bertan ikusi da Roglic ondo zegoela, gainean bertan zegoen hiru segundoko gainsaria lapurtu baitio Julien Alaphilippe frantziarrari. Helmugan Enric Mas eta Mads Pedersen izan ditu aurkari gaiztoen esloveniarrak, baina aise menderatu ditu, eta lider jarri da. Noiz arte? Madrilera arte, igual...

Bihar bosgarren etapa korrituko da, Euskal Herriko bigarrena oso-osorik: Irun-Bilbo. Ihesaldietarako aproposa, Ganguren pikoa bitan padsko dute, eta horrek oilarren arteko borroka piztu dezake.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak