2022/08/21 18:15

Bergarako lorategi historikoak bisita gidatuan ezagutzeko aukera datorren igandean, abuztuak 21

Bergarako lorategi historikoak bisita gidatuan ezagutzeko aukera datorren igandean, abuztuak 21
Laboratorium, Bergara
Lorategiak oso garrantzitsuak izan dira eta dira Bergaran. Gerriko berde batek inguratzen du herria, baina kasko historikoaren barne egituran ere zabalak dira berdeguneak; baita oso bereziak ere. Garai bateko baratzetatik, lorategi ikusgarriak eraiki ziren, batez ere, XIX. mendean. Horietako lorategi historiko batzuk bisitatuko ditugu. Bisita 11:00etan hasiko da, gazteleraz izango da eta ordubeteko iraupena izango du. Dohako da.
Izen emateko: 943 71 89 11
Bisita hau Ignaziotar Lurraldea-Ezkutuko Altxorrak programaren eskutik eskaintzen da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak