San Bartolome jaiak ospatuko dira, beste urte batez, Angiozarko Zabaleta auzoan. Joan den astean argitaratu zuten auzotarrek abuztuaren 24rako prestatu duten egitaraua. Gazte zein heldu, guztiek izango dute non gozatu.
Hona egitarau osoa:
- 12:00 - Meza San Bartolome ermitan
- 13:00 - Luntxa Zabaletan
- 18:00 - Bolo txapelketa
- 18:30 - Umeentzako jolasak
- 21:00 - Auzo afaria
- 23:00 - Erromeria: Maialen Arzallus eta Arkaitz Allur