Arlaban mendatea itxita egongo da arratsaldera arte, obrengatik

Jon Irizar Aranguren 2022ko abu. 4a, 11:59
Arlaban mendatea, artxiboko irudi batean. (Argazkia: Goiena)

Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak Goienari jakinarazi dionez, goizeko 10:30ean ekin diote lanei, eta "nahitaez", bi erreiak itxi behar izan dituzte GI-627 errepideko 27. eta 29. kilometroen artean. Hala, uneotan ezinezkoa da Arlaban mendatea bere osotasunean gurutzatzea. Ondorioz, Gatzagatik bideratzen ari dira trafikoa. 18:30erako aurreikusi dute errepidea berriz irekitzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak