Brasilgo MST mugimendu soziala gertutik ezagutzen ari dira Gehikoop-eko hainbat ordezkari

Jon Irizar Aranguren 2022ko uzt. 27a, 09:48

MSTko eta Gehikoopeko ordezkariak talde argazkian, Brasilen. (Argazkia: Mundukide)

Gizarte eraldaketarako hezkuntza Kooperatiboa proiektuaren baitan, 2021ean brasildarrek Euskal Herrira egindako bisita itzultzen ari dira proiektuaren parte diren enpresetako hainbat ordezkari egunotan. Kokalekuak, kanpamenduak, kooperatibak, eskolak, komertzioak eta erakundeak bisitatuko dituzte, "esperientziak elkar trukatzeko".

Mundukidek bultzatu eta dinamizatutako Gizarte eraldaketarako hezkuntza Kooperatiboa proiektuaren baitan, Brasilen dira egunotan proiektuaren parte diren Arizmendi Ikastolako, Copreciko, Maierreko eta Fagor Ederlaneko sei ordezkari. 2021eko uztailean Brasilgo MST ko mugimendu sozialeko kideek Euskal Herrira egindako bisita itzultzen ari dira, bertako errealitatea gertutik ezagutu eta "esperientziak elkar trukatzeko".

Izan ere, parte-hartzea, printzipio kooperatiboak, genero-desberdintasunak eta iraunkortasun ekologikoa oinarri dituen Gehikoop proiektuaren xedea "leku bakoitzean ematen diren erantzunak ezagutzea eta irtenbide bateratuak edo koordinatuak emateko antolatze prozesuak osatzea" da. Duela bi urte hasitako elkarlanaren helburuak egikaritzen ari dira, beraz.

Agenda osatua

Hamabost egunetan MST mugimendu soziala osatzen duten hainbat kokaleku, kanpamendu, kooperatiba, eskola eta komertzio ezagutuko dituzte, baita nazio mailan eragiten ari diren erakundeei bisitak egin ere. Beste hainbat hitzorduren artean, Paraná estatuko kooperatiba, kokaleku eta kanpamenduak zein Sao Pauloko Armacens do Campo supermerkatu sarea ezagutuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak