goiena.eus, munduko milioi bat domeinu garrantzitsuenen artean

Jon Irizar Aranguren 2022ko uzt. 26a, 14:17

SEO zerbitzuekin zein webguneen posizionamenduekin lan egiten duen Majestic analitika zerbitzuaren arabera, goiena.eus munduko milioi bat webgune garrantzitsuenetako bat da; zehazki, 551.746. postuan ageri da. .eus domeinuko 83 webgune ageri dira zerrendan, eta euskarazko hedabideen artean, laugarrena da Goiena Komunikazio Taldearena.

Majestic analitika zerbitzuak munduko milioi bat webgune garrantzitsuenen zerrenda argitaratu du. SEO zerbitzuekin zein webguneen posizionamenduekin lan egiten duen enpresak 2022ko martxoaren 28tik bildu dituen datuekin osatu du zerrenda, eta egunero egiten dituen sareko baheketen arabera eguneratzen du hurrenkera.

Mundu osoko 1,2 bilioi estekatik gora aztertuta, google.com, facebook.com, youtube.com, twitter.com eta instagram.com dira bost domeinu garrantzitsuenak. Bada azterketak utzi duen beste datu adierazgarri bat ere. Zerrendan azaltzen diren webguneen %10etik gora jada ez daude erabilgarri; hots, estekak aktibo daude eta beste webgune batzuetatik loturak daude eginda, baina domeinu horiek ez doaz eduki jakin batera.

83 .eus

Milioi bat webguneko zerrendan, 83 dira .eus domeinua dutenak. euskadi.eus –10.051.–, ehu.eus –11.023.– eta eitb.eus –17.296.– dira zerrendan ageri diren lehen hiruak. Goiena Komunikazio Taldearen goiena.eus, berriz, 551.746. postuan ageri da, eta 46.a da .eus domeinuen artean. Euskarazko hedabideekin erkatuz gero, laugarrena da zerrenda, berria.eus, argia.eus eta hitza.eus-en ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak