Bosgarren lana –hirugarren eleberria– du, eta harreman hispaniar-turkiar baten barrunbeetan sakontzen duela dio egileak. "Turkiako familiaren eta tradizioen eraginaren esparruan kokatuta dago, nazioarteko maitasun istorio konplikatua da muina; erabat murgiltzen du irakurlea elkarri lotutako hiru gaietan: nazioarteko harremana, familia eta tradizioak".
Digitalean eta paperean
Destino Estambul sailaren barruan dago Lo que sucedió en Turquía; ekainaren amaieran argitaratu zuen, Amazonen bidez, bi bertsiotan, paperean eta digitalean.
Colores prohibidos liburuarekin abiatu zuen idazle ibilbidea. Harrezkero, hark sinatutakoak dira Pasatiempos a lo turco, Turkiari buruzko ikasgai jostagarrien gida eta Viaje a Turquía: mujeres en Marmaris, Estambul y Diyarbakir izenekoa.