Osasunaren Mundu Erakundearen zuzendari nagusi Tedros Adhanom Ghebreyesusek jakinarazi duenez, erakundeak nazioarteko larrialdia ezarri du tximino baztanga dela eta. 75 herrialdetan 16.000 baino gehiago dira kutsatuak.
Duela bi egun batu zen gaixotasunean aditua den batzorde bat nazioarteko larrialdia ezarri ala ez aztertzeko. OMEren zuzendari nagusiak azaldu duenez batzordeko kide denak ados egon ez arren, ezartzearen alde egiteko irizpidea izan da birusa azkar hedatzen ari dela aurrez kasurik izan ez duten herrialde askotan. Nazioarteko larrialdia ezartzeak, badaezpadako neurriak handitzera behartuko ditu estatuak.
Orain arteko kasuen %80 Europan agertu dira, eta OMEren arduradun nagusiak adierazi du kontinente horretan kutsatze-arriskua “altua” izatera pasatu da.
Sukarra, mialgia, adenopatiak eta eskuetako eta aurpegiko erupzioa dira gaixotasunaren sintoma ohikoenak.