Abisu horia biharko muturreko tenperatura oso altuengatik

Txomin Madina Milikua 2022ko uzt. 23a, 20:03

Azken egunotan beroa apur bat apaldu den arren, Euskalmetek abisu horia ezarri du biharko, uztailaren 24rako, muturreko tenperatura oso altuengatik.

13:00etatik 21:00etara luzatuko da abisua, eta Gipuzkoa barnealderako 35 eta 38 gradu arteko tenperaturak iragarri ditu Euskal Meteorologia Agentziak. Arrasaten, esaterako, termometroa 38 gradutara heltzea da aurreikuspena. Dena den, 15:00etatiik 17:00etara freskatze aldera egingo du. Kostaldean, aldiz, ez dira hain tenperatura altuak espero, 28 graduko maximoak baizik.

Maximo historikoak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko, baina atzo ere beroa izan zen protagonista. 30 gradukoak izan ziren tenperaturak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hiriburuetan, eta udalerri batzuetan ere 35 graduko langa gainditu egin zuten termometroek. Hain justu, Euskalmetek iragarri duenez, 2004tik ez da horrelako tenperaturarik erregistratu urriaren hasieran; ordu hartan, 30 gradu erregistratu ziren gehienez ere, eta, beraz, markak historikoak dira.

Arrasaten, esate baterako, 35,6 gradukoa izan zen atzo tenperatura altuena; Oñatin, berriz, 33,8 gradukoa. Iaz, aldi berean, termometroek ez zituzten 25 graduak gainditu bi herri horietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak