Gaztelupe gunean Izen egitasmoko irakaslea da Azkarate eta Kontseilu Errektoreko presidenteordea. Muruamendiaraz, ostera, Almen guneko kudeatzailea izan zen eta, Izen egitasmoko irakaslea eta pedagogia arduraduna izan ondoren, Pedagogia-Berrikuntza zuzendaria da gaur egun.
Arizmendi ikastolatik adierazi dute azken urteetan urrats garrantzitsuak eman dituztela jarduna eraldatzeko, konfiantzaren pedagogiaren markoan esaterako: "Pertsona eredua definitu eta, horri begira, pedagogia-estruktura oso bat eraikitzen jardun dugu". Gaineratu dute egiteko eta harremantzeko modu berriak eraikitzen ari direla.
Hurrengo urteetan erronka handiak izango dituztela onartu dute, besteak beste, Hezkuntza Lege berria, bilakaera demografikoa, eta krisi klimatikoa. Hala, jardun pedagogikoan ez ezik, antolakuntzan eta egituran ere egiteko moduak islatzea garrantzitsua dela uste dute: "Kudeaketari besteko tamainan, pedagogiari eta berrikuntzari ere dagokion tokia eman nahi diogu eta horregatik, zuzendaritza eredua egokitzea erabaki dugu".
Muruamendiarazek eta Azkaratek, zuzendaritza talde osoarekin bat eginda, aurrera egiteko ilusioa eta indarra ekarriko dutela Arizmendira uste dute, "Leintz bailarako eta Euskal Herriko beste eragile batzuekin elkarlanean, hezkuntzatik ere
gizartea eraldatzeko urratsak ematea lortuz".