Auto batek su hartu du ibilbidean, Gorka Idigoras eskoriatzarrak ere kolpea izan eta lasterketa utzi behar izan du. Beste gorabehera batzuk ere izan dira.
Gogorrena, baina, Muñoz eta Lasagabasterren ezbeharra izan da. Ibilbidearen amaiera aldera, autoaren kontrola galdu eta irauli egin da; balaztek huts egin diete.
Pilotua onik atera da, baina kopilotua anbulantzian eraman dute ospitalera.