Askasibar hirugarren kadeteen Gipuzkoakoan, eta Plaza garaile, juniorretan, San Martzialen

Julen Iriondo M. de Zuazo 2022ko uzt. 16a, 10:23

55 txirrindularik osatu zuten 1,3 kilometroko kronoigoera, kadete, junior eta elite-23 urtez azpiko kategorietan. Kadete mailakoa Gipuzkoako Txapelketa izan zen, gainera.

Gipuzkoako txapela jokoan zutenen artean hirugarren eta bere kategoriako guztien artean bosgarren amaitu zuen Bolintxo Okindegia-Lana taldeko Itxaso Askasibar elgetarrak. 6:45 denbora egin zuen, Lacturaleko Paula Ostiz irabazlearengandik 1:06ra.

Kadeteekin jarraituta, Edurne Ormaetxea aramaioarrak hamazazpigarren amaitu zuen, 2:26ra.

Gazte mailan, aurreko bien taldekide Itxaso Plaza arrasatearrak lortu zuen garaipena, 6:16 denborarekin, bigarrenari hemezortzi segundo aterata.

Nagusien mailan, Laboral Kutxako Olatz Gabilondo bergararra izan zen debagoiendar onena, seigarren, Claire Steels irabazlearengandik (5:13) 1:02ra. Eneritz Urrutia arrasatearra (Bolintxo Okindegia-Lana) zazpigarren izan zen, 1:05era, eta Xubane Garai eta Garazi Estevez aretxabaletarrak (biak Laboral Kutxakoak) hamalaugarren eta hamaseigarren, hurrenez hurren, 1:39ra eta 2:22ra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak