Ekiola aurkeztuko zaie Leintz Bailarako komertzio txikiei

Itziar Larrañaga Sarasola 2022ko uzt. 15a, 14:03
Maiatzean herritarrendako egindako hitzaldia, Amaia Antzokian.

Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzagako 600 familia eta komertziori emango die zerbitzua Leintz Bailarako Ekiola Kooperatibak. Maiatzean herritarrentzako hitzaldiak eskaini ostean, komertzio txikiei bideratutakoa egingo dute Arrasaten, datorren eguaztenean, uztailaren 20an. Kulturateko areto nagusian izango da, 13:30ean –ele bitan izango da–.

Aurkezpena irekia izango da eta bertan parte hartuko dute Arrasateko alkate Maria Ubarretxenak, Ekiolako zuzendari tekniko Hodei Arzakek eta Fagor Taldeko Iraunkortasun arduradun Aritz Otxandianok. Kooperatibaren xehetasun guztiak azalduko dituzte eta komertzio txikietako jabeek izan ditzaketen zalantzak argitzeko aukera egongo da.

Arrasateko Udaletik jakinarazi dutenez, dagoeneko 400 familiak eman dute proiektuan parte hartzeko izena.

Leintz Bailarako Ekiola Kooperatiba

Ekiolaren baitan kokatzen da Leintz Bailarako Ekiola Kooperatiba. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzaren baitako EEE Energiaren Euskal Erakundeak eta Mondragon Taldearen parte den Krean-ek sustatutako proiektua da Ekiola. Leintzeko kasuan, Fagorrek eta Arrasateko Udalak bazkide kolaboratzaile figura hartu dute, kooperatibari babesa emateko. Halaber, Aretxabaletako, Eskoriatzako eta Leintz Gatzagako udalek, Debagoiena 2030ek eta Goienak ere bat egiten dute proiektuarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak