Baserriko lana eta baldintzak bertatik bertara ikusten egon dira kaletarrak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko uzt. 9a, 14:39

Enbak antolatuta 'Ongi etorri baserrira!' ekimena egin dute. Gipuzkoako eta Bizkaiko 30 baserrik zabaldu dituzte euren ateak, ekoizleen eta kontsumitzaileen harreman sendotzeko.

Parte hartu dutenen artean egon dira Antzuolako Lamariano Azpikoa baserriko Amatxo gaztandegiko arduradunak, eta Aretxabaletako Areantza Etxebarri baserriko behi-esne ekoizleak.

Amatxo gaztandegia

Antzuolan, Txomin Alberdik ardiak non dituzten eta nola zaintzen dituzten erakutsi dute, eta baita gazta nola egiten duten ere. 18 lagunek parte hartu dute; tartean ume txikiak dituzten familiak egon dira. Donostiatik eta Gasteiztik etorrita, baserriko lana bertatik bertara ikustea nahi izan dute. Amaieran gazta dastatu dute.

Behiak eta esnea

Aretxabaletan, aldiz, behien zaintza eta horiei esnea nola ateratzen dieten erakutsi dute Julen Abasolo eta Agustin Abasolok. Bizkai ingurutik etorritako jendeak arretaz entzun ditu baserritarren argibideak. Amaieran luncha izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak