Bailaratik pasako da gaur Ehun Miliak proba

Julen Iriondo M. de Zuazo 2022ko uztailaren 8a

Beste edizio batean Gorlan egondako boluntarioak.

Beasainen hasi eta amaitzen den eta Goierriko zein inguruko hamaika txoko zeharkatzen dituen Ehun Miliak ultra-trail lasterketa –168 kilometro– bailaratik pasako da gaur gauean. Irimotik sartuko dira korrikalariak, Gorlan anoa-gunea izango dute, eta Hirukurutzetatik utziko dute eskualdea.

Gorla ingurura, adibidez, 21:00 aldera iritsiko da lehen korrikalaria, eta 00:20 inguruan azkena –18:00etan da irteera, eta 29. kilometroan dago Gorla–. Biharko 17:00 aldera espero dute irabazlea helmugan. Horrez gain, Aizkorriko mendizerrako hainbat tontorretatik ere pasa beharko dute korrikalariek, San Adrianen gora –domekako 08:00etan itxiko dute hango kontrola–. G2Haundiak ere pasako da toki beretik; kasu horretan, San Adriango kontrola biharko 13:40an itxiko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak