Bihar, egubakoitza, aurkeztu beharko dute Komunikazio Campusean dabiltzan gazteek egunotan, taldeka, egin dituzten podcastak. Podcast txukunak egiten buru-belarri ibili dira, baina Alex Padillaren bisitari esker ikasi dute eduki ona sortzea bezain garrantzitsua dela berau ondo saltzea. Eta, gaur egun sare sozialetan promozio ona egitea da eduki hori saltzeko modu bat. Hala, goizeko lehen orduan edukiarekin lanean ibili eta gero, atsedenaldiaren ondoren argazki sesioa egin dute platoan, Instagramerako reels eta bestelakoak sortu dituzte, eta sare sozialetan erakutsi dituzte eskuartean dituzten lanak. Gai sozialak –Harrotasunaren eguna–, Bat Formula eta bideojokoak izango dituzte berbagai podcast horietan. Emaitza, ostiralean.