Komunikazio Campusa, Ainhoa Vitoriarekin

Xabier Urtzelai 2022ko uzt. 6a, 15:37

Komunikazio Campusaren hirugarren egunean Gazteako esatari Ainhoa Vitoriaren bisita izan dute gazteek. Arrasatearraren eskutik podcast-en munduan murgildu dira, eta eurak ere hasi dira euren podcast propioarekin lanean.

Podcasten eta irratsaioen arteko ezberdintasunak zeintzuk diren azaldu dizkie Ainhoa Vitoriak, gaur, Komunikazio Campusaren hirugarren egunean. Podcastak zelakoak diren, ze ezaugarri izaten dituzten, zeintzuk diren arrakastatsuak... Eta gazteak euren podcast propioak sortzen hasteko ere materiala ekarri die: sintoniak, rafagak... Hala, Mondragon Unibertsitateak Aretxabaletan daukan ikus-entzunekoen fakultateko telebista platoa erabili dute lehen podcast horiek sortzen hasteko. Izan ere, gazteek bideo podcast-a egingo dute egubakoitza bitartean, alegia, irudiak eta audioa bateratuko dituzten lanak egingo dituzte. Taldeka antolatu dira, gaiak aukeratu dituzte, lehenengo ahots sarrerak grabatu, eta lanean hasi dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak