Eskualdekoak Galiziako metal gogor musika jaialdian

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2022ko uzt. 1a, 13:31

Sharon Stoner taldeko kideak bihar, zapatua, Galiziako Resurrection Fest-en izango dira.

Uztailaren 1etik 3ra bitartean egingo dute EHZ jaialdia, Irisarrin, eta, Debagoieneko musikazaleak joango diren arren, ez da eskualdeko ordezkaririk izango taularen gainean; bai, ordea, ekainaren 29tik uztailaren 3ra egiten ari diren Galiziako Resurrection Fest-en. Metal gogorra eta stoner doinuak oinarri dituen jaialdian, Arrasateko Numen taldea, atzo, eguena,  izan zen eta Oñatiko Sharon Stoner hirukotea, berriz, bihar, zapatua. Pandemiak bertan behera utzi zuen 2020ko aldirako jaso zuten bi taldeek gonbidapena.

 

Aurretik lau disko kaleratuta, Galiziako jaialdiaren aitzakian argitaratu berri du Sharon Stoner taldeak VOL.5 disko laburra. "Halabeharrezko itxaronaldia izan dugu, baina gogotsu gaude biharko. Bi kantu berri grabatu ditugu Oñatiko SEIAM estudioan; Iban Yanizek egin du masterizazioa, eta dagoeneko sare sozialetan ikusgai dagoen Izan hare abestiaren bideoklipa, berriz, Erik Zubiriak ", kontatu du Egoitz Olalde bateria-joleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak