Ogasuna ordezkatuz egindako iruzurrak atzeman dituzte

Uxue Igarza Loiola 2022ko eka. 29a, 17:52

Iruzurgileek SMS bat bidaltzen dute Gipuzkoako Foru Ogasunaren izenean, eta esteka bat bidaltzen dute errenta aitorpena ordaintzeko dela esanez. Bertara sartutakoan datu pertsonalak eskatzen dituzte.

Gipuzkoako foru Ogasunak ohartarazi duenez, hainbat gipuzkoarri SMS bidez iruzur egiten saiatu dira azken egunetan. Iruzurgileek administrazioa dela simulatzen dute, eta mezua bidaltzen dute esteka batekin; bertan azaltzen dute errenta aitorpena ordaintzeko lotura dela.  

Gipuzkoako foru Ogasunak "beharrezko neurriak" hartu dituela adierazi du iruzurra geldiarazteko, eta bitartean gogorarazi du Foru erakundeak ez duela eskatzen ez informazio konfidentzialik, ez kontu-zenbakirik, ez zergadunen txartel-zenbakirik SMS bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak