Edurne Ormaetxea aramaioarra, 5. eta 7. Euskaldun txapelketako bi lasterketatan

Danel Alvarez Davila 2022ko eka. 27a, 15:52

Edurne Ormaetxea Arriaran aramaioarra bosgarren eta zazpigarren sailkatu da Nafarroan jokatutako Euskaldun txapelketako bi txirrindularitza lasterketatan. Harekin batera Itsaso Askasibar Belar elgetarra ere aritu da, biak Bolintxo Okindegia-Lana S. Coop. taldean.

Lehiaketez beteriko aste bukaera pasa dute Bolintxo Okindegia-Lana S. Coop. taldeko txirrindulariek. Kadete mailako Edurne Ormaetxea Arriaran aramaioarrak eta Itsaso Askasibar Belar elgetarrak Euskaldun txapelketan parte hartu zuten Nafarroan.

Lehenengo lasterketa zapatuan izan zen, Lakuntzan. Bi txirrindulariek hirugarren posturako lehian amaitu zuten proba: Ormaetxea bosgarren postuan sailkatu zen eta Askasibar, hamabosgarrenean. 41 kilometro izan zituen lasterketak, eta ibilbidean Lizarragako portua igo behar izan zuten txirrindulari gazteek.

Domekan, berriz, 53 kilometroko proba izan zuten, Tafallan. Zapatukoarekiko zeharo desberdina izan zen, haizeagatik eta sterrato-agatik. Hala ere, bi txirrindulari debagoiendarrak onenen artean sailkatu ziren berriro ere: Ormaetxea zazpigarren izan zen eta Askasibar, hogeigarren. Azken horrek zulatua izan zuen.

Ondorengo lasterketak Berriatuan eta Markinan izango dituzte, Challenge Lea-Artibairen barnean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak