San Antonio Saria erlojupeko proba izango da, domekan

Xabier Urtzelai 2022ko eka. 16a, 15:30

Kadete mailako txirrindularia, 2015eko edizioan,.

Domekan, 17:00etan hasita egingo dute San Antonio sariaren 85. edizioa, eta kadete mailako Gipuzkoako erlojupekoa egongo da jokoan. Lokatzako lagunek prestatu duten ibilbidea izango da Bergarako San Antonio auzoaren eta Antzuola artean –zirkulazioa itxita egongo da ordu horretan–. 

Gipuzkoako kadete mailako erlojupeko txapelketak 7,2 kilometrotako ibilbidea izango du, eta lehenengo ziklista 17:00etan puntuan hasiko da lanean. 70 ziklista izango dira, banan-banan, irteera puntuan eta azkena 17:35 inguruan irtengo da. Hala, Antzuolara joan-etorria egin beharko dute txirrindulariek, San Antonion hasi, AVIA gasolindegitik jarraitu eta Antzuolara iritsi ostean buelta erdia hartuko dute kadete mailako ziklistek. Jakin errepide zati horretako zirkulazioan eragina izango duela lasterketak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak