Xubane Garai Gipuzkoako txapeldun izan da erlojupekoan

Xabier Urtzelai 2022ko eka. 15a, 11:21

Laboral Kutxako txirrindulari Xubane Garai aretxabaletarrak jantzi zuen txapela atzo, Aizarnazabalen egindako erlojuaren kontrako Gipuzkoako txapelketan –Gervais memoriala–. Debagoiendar gehiago nabarmendu ziren, izan ere, bigarren sailkatu zen Bolintxo Okindegia - Lana taldeko Eneritz Urrutia, eta gizonezkoetan 23 urtez azpikoetan ere podiumera igo zen Asier Azkarate (Eulen-Nuuk). Gazte mailan Itxaso Plaza podiumeko hirugarren koskara igo zen.

Txirrindulariek ia 15 kilometrotako ibilbideari egin behar izan zioten aurre atzo, Gervais memorialean, eta Laboral Kutxako ziklista Xubane Garaik 22 minutu eta 45 segundotan geratu zuen erlojua. Hala, elite eta 23 urtez azpikoen kategorian aretxabaletarra gailendu zen. Bigarren sailkatu zen Bolintxo Okindegia - Lana taldeko Eneritz Urrutia arrasatearra (23.47), eta junior mailan ere beste arrasatear bat podiumera igo zen, Bolintxo Okindegia - Lana taldeko Itxaso Plaza hirugarren sailkatu zen-eta (23.34).

Gizonezkoetan, Asier Azkarate hirugarren

Gizonezkoetan, 23 urtez azpikoen kategorian Aimar Etxebarria (Caja Rural) izan zen onena. Maila horretan 21 kilometrotako ibilbideari egin behar izan zioten aurre eta Caja Ruralekoak 27.00-ko denbora egin zuen. Aitor Agirre (Laboral Kutxa) 19 segundotara helmugaratu zen eta bigarren sailkatu zen, eta Arrasateko Asier Azkarate arrasatearrarendako izan zen podiumeko hirugarren koska. Eulen-Nuuk-eko ziklistak bigarrenak baino 25 segundo gehiago behar izan zituen erlojupekoa osatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak