Arrasateko pentsiodunek bat egin dute bizikleta martxarekin

Uxue Igarza Loiola 2022ko eka. 14a, 18:21

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua bizikleta martxa egiten ari da. Astelehenean hasi ziren eta ekainaren 25era arte jardungo dute hainbat herri zeharkatzen. Elgoibarrera iritsi dira gaur, eta bertara gerturatu dira Arrasateko pentsiodunak.

Pauso bakoitzak, pedalkada bakoitzak, asko balio du!, lelopean, hamahiru eguneko bizikleta martxa egiten ari dira Euskal Herriko pentsionistak. Eskualde guztiak ari dira zeharkatzen, "pentsio publiko duinak eta nahikoak" eskatzen jarraitzeko.

"Lau urte baino gehiago mobilizatzen jardun ondoren, gure pentsioak murrizten zituzten neurri batzuk leheneratzea lortu dugu; besteak beste, PPko pentsioen balioa handitzeko 0,25a. Baina ez dugu lortu Pentsio Sistema Publikorako bermeak behin betiko finkatzea, gutxieneko pentsioak Europako Gutun Sozialaren (CSE) nahikotasun irizpideekin bat etortzea eta pentsioak KPI errealarekin birbalorizatzea", azaldu dute.

Hala, martxaren helburua da 1.080 euroko gutxieneko pentsioa lortzea: "Gasteizko eta Iruñeko Gobernuei eskatzen diegu 2023ko aurrekontuetan 1.080 euroko osagarria sartzeko, Estatuko Gobernuak Gutxieneko Pentsio hori erabakitzen duen bitartean. 52 hilabeteko borrokak erakusten digu gure aldarrikapenak lortzeko bermerik onena mobilizazioa dela"

Horri jarraiki dei egin dute, bizikleta martxara batzeko eta martxa igarotzen den herrietan "modu aktiboan" parte hartzeko, "Bestetik, langile, gizon, emakume eta gazteei dei egiten diegu azken etaparen amaierako manifestazioan parte har dezaten, ekainaren 25ean Donostiako Alderdi Ederren 12:00etan", gehitu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak