Barakaldoko emakumearen erailketa matxista salatzeko elkarretaratzeak gaur

Mirari Altube Arrese 2022ko eka. 13a, 14:55

Elkarretaratzeak deitu dituzte Bergaran eta Arrasaten Barakaldoko emakumearen erailketa matxista arbuiatzeko. Biktimaren senitarteko eta adiskideei elkartasun osoa adierazi gura izan die Bergarako Udalak eta bat egin du Martxanterek deitutako elkarretaratzearekin. Arrasateko Bilgune Feministak, Arrasateko Neska Gaztiek eta Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak ere deitu dute elkarretaratzea, Herriko Plazan. Biak izango dira gaur, astelehena, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak