Kortazarrek 2 ordu, 42 minutu eta 11 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko. Osak, berriz, 2 ordu, 45 minutu eta 14 segundo. Bukaeran hiru minutu eskaseko aldea egon da bi debagoiendarren artean, baina une batzuetan estu hartu du oñatiarrak elgetarra. Kortazarrek berak onartu du, proba amaitu berritan, zalantzak izan dituela gai izango ote zen lehen postuari eusteko.